XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HAUTAGAIEKIN HIZKETAN
Lotura horrek zenbateraino mugatzen zaituzte politika egiterakoan?
Baina herri honetan gizarte mailako bake bat, egiazkoa eta iraunkorra, lortzea politiko guztien erantzukizuna den neurrian, guk politiko bezala jokatu behar dugun paperean
Horrek ez du esan nahi ez dugula egin behar bakea lortzeko ahal dugun guztia.
Alderantziz, iduritzen zait horrek ematen digula bakegintzan bete behar dugun papera, nahiz eta askotan errazena ez izan.
Gerta liteke talde erabat marjinala bihurtzea?
Mantentzen dut nere ideia, eta ez da ideia besterik: polizialki ez dago inolaz ere ETA bukatzerik.
Eta gainera erantsiko dut polizialki soilik bukatzea ez litzakeela ona izango.
Karlistadak berak bukatu ziren militarki, baina arazo politikoa hor gelditu zen.
Zer-nola ikusten duzu kartzeletako giroa?
Ulertzen duzu preso batek hirugarren gradua onartzen duenean edo horrexegatik beste batek bizkarra ematen dionean?
Normala da indarrak bukatzea batzuei eta normala da preso horien artean aldaketa politikoak izatea, kanpokoen artean diren bezalaxe.
Eta horregatik hirugarren gradua hartzea urrats ulergarria da eta, ondorioz, errespetagarria.
Horrek ez du ukatzen etsi gabe, hainbeste eta hainbeste sufrimenduren artean, beren borrokari eusten dioten presoen jokaera miresgarria izatea.
Nik ez diot inoiz bizkarrik emanen aukera bat edo bestea dutenei eta nere lagunek badakite.
Jeltzaleek hasi beharko lukete lehendabizi euskal presoak Euskal Herriko arazoa direla baieztatzetik.
Urrats hori ematen ez duten bitartean, ez dira arazoa serioski konpontzen ari.
Ari dira arazo pertsonalei aterabideak bilatzen, gizarte laguntzaile batek egin lezakeen moduan.
Ez da txarra, baina ez da nahikoa.
Gutxienez Alli iritsi den tokiraino heldu beharko lukete.
Allik hitzez behintzat aitortu du Nafarroako presoek Nafarroan egon behar luketela, Ardanzak egin ez duena.
Zer-nolako mezuak jasotzen dituzue, zerbait espero daiteke hortik?
Ondorean, azaldu direnean, egia baldin bazen egiaztatu egin dut
Gizarteak guri eskatzen digun zergatako bat da.
Harreman horiek oso gogorrak izaten dira, dialektikoki txantaiaz beteak: ez bada beste hau gertatzen, beste hau gerta liteke.
Estatuak beti hitz egiten duelako halako hitz eskatologiko batzuetan.
Mezu horiek eta harreman horiek, beraz, eskatzen dute lehendabizi apaltasuna eta, bigarren, protagonismorik ez izatea.
Tokatu zaizkidan apurretan saiatu naiz ahal nuen hobekien egiten eta oraingoz, zoritxarrez, ez dugu oraindik lortu nahi dugun bakea.
Hala eta guztiz, badaude datuak egoera aldatuko dela adierazten dutenak eta iduritzen
Orain ere hauteskunde deiak Frantzian zerbait eten omen du.
Zure informazioen arabera, badute inolako funtsik zurrumurru hauek?
Gertatzen dena da ez Erakundeak, ez Estatuak, ez inguru honetan mugitzen diren guztiek ez dutela inoiz jokaera bat bakarra egiten.
Orduan, harreman horiek eta zurrumurru horiek beti, gutxienez, irakurketa bikoitza izaten dute.
Hala ere, guzti horietatik ondorio bezala atereaz, uste dut laster bakerako bide serioak izango direla eta horretaz jabetuta daude gainera politikako hainbeste eta hainbeste arduradun.